2026-05-12 16:04 UTC
jakingo duzuenez Bizum Espainiako bankuek sortutako ordainketa sistema bat da eta gauza sinple baten oinarrituta dago: banku transferentziak, SEPAn oinarritutako transferentziak (https://en.wikipedia.org/wiki/Single_Euro_Payments_Area): bankuetan ditugun kontuen arteko transferentziak, baina bankuaren IBAN osoa memorizatu eta agendan sartu beharrean, bakoitzaren telefono zenbakia IBAN bati lotuta dago eta orduan "telefono zenbaki batera" egiten dira transferentziak. Sinplea eta praktikoa.
Replies (1)
-
@erralin@mastodon.eus 2026-05-12 16:06
gainera Europan antzeko hainbat sistema daude eta horiek elkarrekin lotzeko lanean ere badaude bankuak, Wero da horrelako kasu bat, Frantzia, Belgika eta Herbereetako ordainketa sistemak bateratzen (https://wero-wallet.eu/)