2026-05-12 16:10 UTC
BizumPay aplikazio hori, gaur egungo "Google Wallet" edo "Apple Pay"ren antzeko zerbait dela irudikatzen dut: bertan ordainketa modu ezberdinak egongo dira, agian hasiera batean "Bizum bidez" bakarrik eta agian ondoren txartel bidez ere bai (hau nire irudipena da). Zer lortzen du bankuak horrekin? Automatikoki ordainketa guztiak beren sistematik, hau da SEPA transferentzia bidez, egitera pasatzea, Visa eta Mastercarden sareetatik kanpo
Replies (1)
-
@erralin@mastodon.eus 2026-05-12 16:11
eta hori da iraultza niretzat: mugimendu sinple batekin Espainiako bankuek VISA edo Mastercard-en sareak erabiltzeari astindua eman diezaiekete euren "Bizum bidez ordaintzen duzu" esaldiarekin. Benetan transferentzia bat izango da, momentuan zure bankutik dendariaren bankura egiten dena, VISA edo MasterCarden bitartekaritza kenduz.